Polinesia Frantseseko geografia
Itxura
Polinesia Frantsesak frantsesez: Polynésie française) 4.167 km²-ko azalera du, ozeanoan 2,5 milioi km²-tan sakabanatuta eta kostetan 4 500 km-tan banatuta. Bost artxipelagoen artean banatutako 118 uhartek osatzen dute: Austral uharteak, Sozietate uharteak, Tuamotu uharteak, Gambier uharteak eta Markesak uharteak.[1]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia gisa Tahiti hartuta, hauek dira distantzia batzuk:
- Auckland: 3.900 km
- Nouméa: 4.700 km
- Sydney: 5.700 km
- Los Angeles: 6.200 km
- Santiago (Txile): 7.500 km
- Tokyo: 8.800 km
- Paris: 17.100 km[2]
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polinesia Frantsesan 118 uharte daude, bost uhartedietan:
- Austral uharteak :
- Sozietate uharteak, biztanle gehiago duena:
- Tuamotu uharteak.
- Gambier uharteak.
- Markesak uharteak.
Uharteen tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi jatorrizkoak dira: sumendiek eta koralek sortutakoak. Hainbeste izanda, bestetik, harrigarria izango litzateke guztiek tipologia bera izatea. Hauek dira nagusiak:
- Koral-ertza duten uharte goratuak, esaterako, Tahiti
- Koral-ertzik gabeko uharte goratuak, esaterako, Nuku Hiva, Markesak uhartetan
- Uharte beheak: atoloiak, esaterako, Tuamotu
- Sasi atoloiak: esaterako, Clipperton uhartea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Polinesiako geografiari buruzko webgunea.
- (Frantsesez):Tahiti eta Polinesia Frantsesari buruzko dokumentala Youtuben.